Urdaibai Bird Center: neguko janlekuetatik había-kutxetara / de los comederos invernales a las cajas nido.


Badira hiru hilabete neguko janlekuak martxan ditugula, eta lehenengo aldiz jarri dituzuenentzako, ikusiko zenuten nola egunetik egunera eta astetik astera hegaztiak bai kopuruz eta bai espeziez gehitzen Joan direla. Neguan, kakahueteak eta alpistea oso elikagai erakargarriak eta egokiak izan dira kaskabeltz, tarin, txorru, amilotxentzat …, baina  udaberria heldu ahala gero eta gutxiago hurbilduko zaizkigu janlekuetara.

Alde batetik,  inguruan beste elikagai batzuk agertzen hasiko dira: fruituak, intsektuak, hainbat hazi …, eta  beraz, janlekuekiko duten menpekotasuna gutxituz joango da; bestalde, garai honetan hegazti espezie ugarik, tarinek adibidez, negua gure inguruan pasatu ostean, utzi egingo gaituzte eta ipar eta Europa erdialdeko lurraldeetarantz  habia egitera abiatuko dira. Azkenik, gure inguruan gelditzen diren hegaztientzako ere heldu da ordua habia egiteko eta euren umaldiak aurrera ateratzeko. Gainera beraien dieta pixkanaka aldatuz joango da eta txitentzako beharrezkoak dituzten elikagaiak batez ere intsektuetatik lortuko dituzte.


Baina ez desanimatu udaberri eta udan ere hegazti horiek gure inguruan izateko hainbat ekimen burutu ditzakegu.
- Jarraitu janlekuetan janaria jartzen. Gutxiago erabiliko dituzten arren, egingo dituzte bisitak.
- Jarri habia-kutxak zure inguruan. Habia artifizial hauek, hegazti askorentzako aproposak dira, janlekuetatik gertu eta toki aproposean kokatzen baditugu, ia erabateko ziurtasuna daukagu habia egingo dutena.








Habia-kutxekin hegaztien beste garai zirraragarri bat ikusteko eta disfrutatzeko aukera izango dugu, umaldia. Bikotea bilatzeko egingo dituzten kantu saioak, nola atontzen eta eraikitzen duten habia ere ikus genezake, txitei janaria nola ekartzen dieten, eta behin habiatik irtenda, nola erakusten dien txitei janlekuetara hurbiltzen eta gure janari goxoak dastatzen.
Gainera, garai horretan gure ortu eta lorategientzako laguntzaile ezin hobeak izango dira, ezin baitugu imajinatu zenbat xomorro, beldar eta eltxo jango dituzten euren txitak elikatzeko, bide batez gure landareak garbituz.

Hainbat habia-kutxa mota dago merkatuan, eta dendan erosteaz gain zuk zeuk ere eraiki zenitzake. Adibide bat:
Guk geuk, argazkietan agertzen diren “Schwegler” motako fibrozementuzko habiak erabiltzen ditugu, beraiek baitira emaitzarik onenak ematen dizkigutenak eta iraunkorrenak.

Kutxak erabiliko dituzten hegazti arruntenak kaskabeltzak eta amilotxak izango dira, baina adi! ze beti egon daiteke sorpresaren bat eta arrunta ez den espezieren batek jarri ditzake arrautzak gure habia kutxan, hainbatetan, guri gertatu zitzaigun modura.

Ba al daki norbaitek zein espezie den argazkikoa, eta zer daraman mokoan txitak elikatzeko??? daramana bere elikagairik gustukoena da.
Erantzun iruzkinetan, eta asmatutako erantzun guztien artean “Schwegler” habia-kutxa bat zozketatuko dugu. Zuen erantzunaren zain gelditzen gara.
Erantzuteko azkeneko eguna Martxoak 12

Animatu zaitez habia-kutxekin!! Oraintxe da garaia!!



Llevamos ya tres meses con los comederos en marcha, y para los que lo habéis probado por primera vez, habréis visto que día tras día y semana tras semana las especies y número de aves que se acercaban han ido en aumento. Durante el invierno los cacahuetes y el alpiste son alimentos muy atractivos para los carboneros, lúganos, verderones y herrerillos, pero mientras vayamos internándonos en la primavera, veremos que estas aves aparecerán cada vez menos por nuestros comederos.

Por un lado, en el entorno irán apareciendo nuevos alimentos: frutos, insectos, semillas… por lo tanto la dependencia hacia los comederos irá disminuyendo. Por otro lado, durante esta época muchas aves, como por ejemplo los lúganos, después de haber pasado el invierno entre nosotros,  nos abandonarán para dirigirse a criar al centro y norte de Europa. Por último, también ha llegado la época de cría para las aves que van a quedarse entre nosotros, además cuando nacen los pollos cambian la dieta e incorporan muchos insectos, que son los que les van a proveer de las proteínas y grasas que necesitan los polluelos.

Pero no os desaniméis, ya que durante la primavera y el verano también podemos realizar acciones para que estas aves sigan visitando nuestro jardín.
- Seguir poniendo comida en los comederos, aunque los utilicen menos e incluso colocar algún bebedero.
- Colocar cajas nido en el entorno. Estos nidos artificiales son idóneos para muchas aves, y colocados cerca de los comederos en lugar adecuado tendremos un porcentaje muy alto de ocupación.

Con las cajas nido vamos a poder gozar de las aves en una época maravillosa que es la reproducción. Disfrutaremos con los cantos que realizarán para emparejarse, veremos cómo acarrean materiales diversos para construir el nido, cómo alimentan a los polluelos, y para terminar, cómo una vez salidos del nido les enseñan a acercarse a nuestros comederos para que conozcan una fuente nueva de alimento.

Además serán para nosotros una ayuda inestimable, ya que no nos podemos ni imaginar la cantidad de orugas y mosquitos que cazaran en nuestro huerto o jardín para alimentar a su prole.
En el mercado existe gran cantidad de modelos adecuados a cada especie, pero aparte de poder comprarlos, también podemos intentar construirlas. Un ejemplo:


Nosotros usamos un modelo de cajas nido concretas que nos dan unos resultados excelentes y tienen gran durabilidad, son cajas nido de fibrocemento del modelo “Schwegler” que aparecen en las imágenes.


Entre las aves más comunes que usarán las cajas nido se encuentran los carboneros y los herrerillos, ¡pero atentos!  Ya que siempre podemos tener alguna sorpresa y que nos crie alguna especie no tan común como recientemente nos ocurrió a nosotros.

¿Sabe alguien de que especie se trata la de la foto? Y ¿con que está alimentando a los pollos? ¡Es un alimento que le encanta a esta ave!
Con los que acertéis las preguntas sortearemos una caja nido “Schwegler”. Esperamos vuestras respuestas en el apartado de comentarios.

Último día para contestar 12 de marzo

¡Anímate con las cajas nido!

5 comentarios:

  1. Aupa, Schwegler habia- kutxaren zozketarako jarri duzuen argazkian agertzen den txoria Lepitzulia dela uste dut, eta txitak elikatzeko erabiltzen dutena inurrien beldarrak. Ea asmatzen dudan !

    ResponderEliminar
  2. argazkian irteten den txoria lepitzulia da eta txikiak elikatzeko inurrien larbak erabiltzen ditu.

    ResponderEliminar
  3. Argazkiko hegaztia gure ustez lepitzulia da eta mokoan inurrien larbak daramatza

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar

Inguruko Hegaztiak - Aves de nuestro entorno. Proyecto de conocimiento de las aves de nuestro entorno cercano mediante comederos invernales, promovido por Urdaibai Bird Center.

¡Comenta lo que quieras y participa con nosotros!, pero recuerda:

--- Cualquier comentario relacionado con ventas o spam será susceptible de ser eliminado. ---

--- Toda opinión que aparezca en este blog es responsabilidad de la persona que lo exprese. Los comentarios en el que aparezcan insultos o palabras soeces serán borrados. ---

Puedes insertar imágenes en los comentarios. Para ello debes de utilizar la etiqueta [img], se utiliza asi: [img]URL de la imagen[/img]