Atzo gure etxeko janlekuan txinbo kaskabeltz emea (txapel marroia) ikusi dogu. Nik iaztik sagarrak ere ipintzen dodaz janlekuan eskegita, eta batez be txinboak eta zozoak etortzen jataz eurak jatera. Zozoa ez baina txinboa kakahueteetan be ibiltzen da.
Ortuan sagarrondoa dago, eta lurrera jauzten diranak jartzen ditut janlekuan. Behin zuhaitzetik jauzita sagarrek asko irauten dabe bedar artean, eta nik horrek erabiltzen ditut denpora luzean.
Ideia ona. Nik ere sagorrondotik sagarrak hartu eta janlekuan jarriko ditut
ResponderEliminar