Inguruko Hegaztiak proiektua hiru hilabetean zehar izan dugu martxan eta astetik astera gure janlekuetara hurbildu diren hegaztien datuak bildu ditugu. Partaide batzuk beste batzuk baino datu gehiago batuta izango dituzte, bakoitzak izan duen aukeraren arabera, baina edozein datu, gutxi batzuk badira ere ez larritu! garrantzitsuak baitira proiekturako eta bene benetan eskertuko ditugu.
Beraz, ahal duzuenean bidali iezaguzue datu horiek proiektuaren hasieran bidalitako taulan erabiliz aranzadi@birdcenter.org e-mailera edota zuzenean Urdaibai Bird Center-era ekarri zuen izen eta partaide zenbakia adieraziz.

