es participa off

Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Urdaibai Bird Center. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Urdaibai Bird Center. Mostrar todas las entradas

Urdaibai Bird Center: Heldu da datuak bidaltzeko eguna / ha llegado el dia enviar los datos


Inguruko Hegaztiak proiektua hiru hilabetean zehar izan dugu martxan eta astetik astera gure janlekuetara hurbildu diren hegaztien datuak bildu ditugu. Partaide batzuk beste batzuk baino datu gehiago batuta izango dituzte, bakoitzak izan duen aukeraren arabera, baina edozein datu, gutxi batzuk badira ere ez larritu!  garrantzitsuak baitira proiekturako eta bene benetan eskertuko ditugu.

Beraz, ahal duzuenean bidali iezaguzue datu horiek proiektuaren hasieran bidalitako taulan erabiliz aranzadi@birdcenter.org e-mailera edota zuzenean Urdaibai Bird Center-era ekarri zuen izen eta partaide zenbakia adieraziz.

Urdaibai Bird Center: habia-kutxaren zozketa / sorteo de caja nido


Hain zuzen ere, argazkiko habia-kutxan mokoa janariz beteta daukan hegaztia “Lepitzulia” da, eta txitei ematen dabilen elikagaia inurrien pupa edo larbak dira.

Izan ere Lepitzulia okilen familiako hegazti kuriosoa da. Berez Izan ere, habia egiteko beste batzuk egiten dituzten zuloak erabiltzen ditu, beste okil espezie batzuk egindakoak, zuhaitzetako zuloak … eta habia kutxak askotan oso lagungarri zaizkio. Elikatzeko gustukoena duen janaria inurriak eta beraien pupa eta larbak dira, eta prestu ibiltzen da inurritegien inguruan txitentzako mokoa betetzen.
Argazkiko hau, Gernikako erreioko ibilbidean jarrita dauden habia kutxa batetan atera zen, eta bertan 6 txita atera zituen aurrera.
Jasotako erantzunen artean egindako zozketan, “ALDAPETA” izan da Schegler habia-kutxaren irabazlea. Beraz nahi duzunean pasatu Urdaibai Bird Center-etik eta jaso zure habia-kutxa.
Zorionak!

El ave que está alimentando a las crías en la caja nido es efectivamente un “torcecuello”, y está cebando a sus crías con pupas y larvas de hormiga.
El torcecuello es un ave muy curiosa de la familia de los pícidos. No construye su propio agujero, y utiliza los agujeros de  pájaros carpinteros, agujeros naturales… y es por ello que en ocasiones las cajas nido le proporcionan una gran ayuda. Su alimentación depende en gran medida de hormigas y sus pupas y larvas, por lo que frecuenta los hormigueros en los que durante la época de cría se abastece de pupas y larvas de hormigas para alimentar a sus polluelos.
Esta imagen corresponde a una caja nido instalada en el paseo del corte de la ría de Gernika en la que el torcecuello sacó adelante seis pollos.
En el sorteo realizado con las respuestas correctas recibidas, ha resultado ganador de la caja nido Schegler  “ALDAPETA”. Por lo tanto, cuando te sea posible, pasa por el Urdaibai Bird Center y te será entregada la caja nido.

Zorionak!